Ez dira ez errezak izaten agur betirako momentuak, ez dira ez egi ere izaten ba, agur betirako horiek. Amona jun zaigu aste hontan, eta bere besarkada goxoak oroitzapenean gordetzekjo goxo goxo leku erraldoi bat egin degu bihotzean.
Amonak izaten dira ba, normalean familiko goxotasunaren jabe, beren bazkari eta izkutuan hematen zizkugun karamelo potoloekin.
Nola ez idatzi bat egin momentu honi, nola ez letra sakonen moduan adierazi zein garrantzitsua izan eta izango den nere bizitzan. zenbat maitasun.
atzoko eguna ez zen egun erreza izan, baino ohera sartu nintzenean barre xamur bat atera zitzaidan arpegian, familiko beroak, geroko parrak, gogoratutako momentu guztiak , a ze familia dudan, zenbat egi dagoen gure artean. honek ematen dit niri mundu guztia konkistatzeko indarra, zer da lana? zer dira beldurrak? guztien besarkadekin ahaztu zitzaidan atzo. Amona, bai, pozik egongo zela. Azkeneko momenturarte itxaron zenidan, hortan ere eskuzabal, azkeneko momenturarte eskuzabal.
Maite zaitut , maite zaituztet.
Izarren autsaren moduan... poliki, pozik, zoriontsu
Agur ez Amona, gero harte
No hay comentarios:
Publicar un comentario