martes

Nortasuna, alde zaharreko usaiak

Egun bereziak datoz, batzuentzat gehiago eta beste batzuentzat gutxiago baina gabonak ez dira ez sentimendurik ireki gabe aurretik pasatzen.
Aldaketak eta ilusio berriak eskatzeko momentuak izaten dira hauek, naiz eta urteko lehemengo eguna beste gainomtzeko guztiak bezela izan, agian motel xamar aurreko egunaren txampaina dala eta baina izan ere aldaketak edo ametsak ez dira ba bakarrik egi bihurtzen norberak sinisten ez baditu. Eta sinismen horri ez zaio gehiegi axola egun bat ala beste izan.
Neretzako, aitortzen det aurten desberdin bizi izango ditudala. Hala ere atzean utzi beharreko guztia edo aurretik indarrez etorri beharrekoa espero gaurko ilusio berdinarekin bizitzea.
Sustraiak gertu ez daudenean sendotzen direla entzun izan det beti, egia da eta aitortu behar det faltan botatzen direla etxeko gauza eta ohitura asko, baina tira, mundua ezagutzeko dago. Eta ez dakit zuek baina ni egia da askotan beste ohitura asko naiz ezagutu edo ikusi beti pentsatu izan det gure santo tomas eguna edo hernaniko san juanak bezelako jai eta festarik ez dagoela mundu osoan.
Ez naiz egongo aurten alde zaharreko txistorrak daztatzen, ezta ere lurreko sagardo botillas eskibatzen edo pixa usaiarekin bat dantzatzen, baina aurkituko det nola egun berezi hortara urbildu. Agian (vine de valais) edan ordez sagardoa edo kalimotxo bat aterako det nonbaitetik... Ez dakit nola, baino biharko eguna naiz eta hemen egon ez det sentitzen utzi nahi. Mesede bat, neregatik gozatu!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario